GU

Deustuko Batzokia
Bikaintasuna eta kalitatea helburu.
Fredy eta Felipe gaituzue, Bizkaiko sukaldeetan barrena ibilbide profesional luzeko bi sukaldari. Bazkide eta lagun duela 20 baino gehiago, gure gustukoena egiten dihardugu, plater orotan osagai garrantzitsuenetako bat beti gogoan izanik: maitasuna.
Euskal tradizioaren egiteko modu eta zapore guztia. Aho zein gustu guztiak asebetetzen ditugu, euskal sukaldaritza tradizionala zertzelada modernoekin uztartuz.
Toki atsegina, askotariko plater oparoak nahiz pintxoz beteriko barra eskaintzen duena.
Bazkari zein afariak prestatzen ditugu taldeentzat, erretiratuen elkarteentzat, kirol-taldeentzat, bataio, jaunartze eta ezkontza-ospakizunetarako, enpresa-bazkarietarako, urtebetetze-festetarako, luntxetarako, kokteletarako edo beste edozein ospakizunetarako.
Eta, nola ez, egunero mendua dugu, askotarikoa. Baita txikientzat ere.
Eramateko zerbitzua dugu.
Kontsultatu
Enpresa eta turismo-zerbitzuen berrikuntza, konponbide teknologikoen bitartez, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean